viernes, 22 de noviembre de 2013

 GOOGLE SITE

Google site-n erabilera gure ikastetxean ikasi dugun aplikazio bat da. 
Honetan ingurugiroaren gaia aukeratu dut horrek izan ditzakeen arazoak eta konpinbideak azalduz.
Zuen gustokoa izan dadin espero dut.

https://sites.google.com/site/ingurugiroazainduz/system/app/pages/sitemap/hierarchy




miércoles, 6 de noviembre de 2013

INGURUMENA ZAINDU EZAZU!



Ingurumena, natura, inguratzen gaituen ingurua, oso garrantzitsua da, horri esker bizi eta arnas hartu baitezakegu. 

Azken hamarkadetan auto gehiago daudenez, zabor gehiago sortu denez biztanle gehiago daudelako, eta industria gehiago daudenez, ingurumena zikintzen ari da. 

Autoen eta industrialdeen keak, erabiltzen ditugun sprayek (esaterako, desodoranteak eta lakak), eta sortzen eta birziklatzen ez dugun zabor guztiek ingurumena zikintzen dute. Ondorioz, arnas hartzen dugun airea ere zikina dago. 

Kutsadura gure egungo munduko meatsu nagusia da. Airea zikina eta kutsatuta badago, ezin dugu arnasa ondo hartu eta gaixotasunak sortzen dira. 

Landareak, animaliak, zuhaitzak ere kaltetu egiten dira eta desagertzen hasten dira. 

Denon artean saiatu behar gara gure ingurua zaintzeko hainbat neurri edo aholku 
jarraitzen. 


AMALURRA DENONA DA!









miércoles, 30 de octubre de 2013


Euskal mitologia




Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zein paganoak.

Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.

Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.

Mitoak sailka daitezke kondairaren esanahia edo berez duten mezuaren arabera: Batzuk kosmosa edo lurraz kanpoko gaia dute, eta besteak, berriz, lurtarrak dira. kristautasunaren sarrerak nabarmen eragin du euskal mitologiaren ahoz ahoko transmisioan. Oinarrizko kontzepzio metafisikoa bere horretan mantendu diren alegi askotan ere Bibliako pertsonaien izen ordezkatzea ematen da: neguko solstizioa = Eguberri, udako solstizioa = Donibane jaia, jentilarri = Sansonarri, Salomon eta abar.


Gabonak izateko gogoekin gaudenez, hemen uzten dizuet hurrengo kanta

1. Olentzero
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentziuarekin
ikatza egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dala
lasterka etorri da
berri ematera.



Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar merendatzeko
botila arduakin.








Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
hamar arruko zahagia!
Ai urde tripa handia,
laralalala laralalala
ai, urde tripa handia,
laralalala laralala


viernes, 18 de octubre de 2013